Zaintzaren inguruko jardunaldiak antolatu ditu Berdintasun Sailak

Baleike 2015ko mai. 26a, 20:26

Zaintza lanei buruzko azterketa teorikoa egingo du ostegunean EHUko irakasle Isabel Otxoak, eta ostiralean Zaindu zeure burua tailerra gidatuko du Eukene Pardo adituak.

Emakumeek, zaintzaile izateagatik, bere bizitzetan bere gain hartzen dituzten kostuak oso handiak dira, osasun ikuspegitik, bizi kalitatearen ikuspegitik, garapen profesional eta lanaren ikuspegitik, harreman sozialen ikuspegitik, baliabide ekonomikoen ikuspegitik, eta berezko denboraren ikuspegitik.

Hori horrela, Zumaiako Udalak eta Berdintasun Foroak gaiari buruzko jardunaldian antolatu dituzte ostegun eta ostiralean. Saioak Brankan egingo dira, 18:00etan:

Maiatzaren 28an, hitzaldia: zaintza lanei buruzko azterketa teorikoa. Isabel Otxoa: EHUko irakaslea eta Bizkaiko etxeko langileen elkarteko kidea (euskaraz).

Maiatzaren 29an, tailerra: zaindu zure burua.  Zaintzaren ondorioak, genero ikuspegitik. Eukene  Pardo Carasa. ASADE elkartea, GUNEAko kidea eta Donostiako Udaleko berdintasunerako emakumeen kontseiluko kidea (gaztelaniaz).