Gonvarri taldeak eskuratu du TS Fundiciones, 5,1 milioi euroren truke

Baleike 2015ko mai. 26a, 16:03

Donostiako Pedro Jose Malagon epaileak erabaki du Gonvarrik egindako eskaintza dela onena. Gonvarirk 5,15 milioi euro ordainduko ditu TS Fundiciones eskuratzeko, ELAk jakinarazi duenez.

Gestamp taldekoa Gonvarri, eta bost urtean 121 lanpostu sortzeko konpromisoa hartu du, zortzi milioi euro ordainduta. Lehen urtean 55 lanpostu sortuko omen ditu, bigarrenean 80ra iristea espero dute, hirugarrenean 100era eta laugarrenean 121era. Lehiaketara aurkeztutako beste hautagaiak, Euskapital Partners-ek, 4,1 milioi euroko eskaintza egin zuen.

Forjas Iraeta enpresaren jabea da, besteak beste, Gonvarri taldea.

Informazio gehiago, berria.eus-en.