'Amodioaren ziega' antzezlanerako sarrerak zozkatuko ditugu bazkideen artean

Baleike 2015ko mai. 26a, 13:50

'Amodioaren ziega' izeneko antzezlana aurkeztuko da ostiral honetan, 22:00etan, Aita Mari aretoan. Udal kultura sailak emandako hiru lagunentzako bina sarrera zozkatuko ditugu Bazkideen artean. Zozketan parte hartzeko nahikoa duzue formulario hau betetzea.

Euskal antzerki-munduko lau antzezle gaztek osatzen dute Lauka Teatroa. Euskarazko antzerki-sorkuntza bultzatzeko Zu-Bi plataformak 2014ko deialdian aukeratutako proiektua da hemen ostiralean ikusi ahal izango dena. Plataforma horretan Euskal Herriko hainbat antzokik, konpainiak eta jaialdik parte hartzen dute. 

Xabier Mendigurenen "Amodioaren ziega" lanean, zelda batean aurkezten zaigu istorioa, etorkizunik gabeko maitasun istorio hunkigarria.