Udal hauteskundeak 2015

Hauek dira legealdi berriko hamahiru zinegotziak

Baleike 2015ko mai. 26a, 09:46

Ekainaren 13an egingo da alkate berria izendatzeko batzarra udaletxeko areto nagusian, eta ondoren beste hilabete izango du alkateak ardura berriak izendatzeko. Hauek dira legealdi berrian Zumaiako Udalean ardura politikoa izango duten hamahiru zinegotziak.

EAJk sei zinegotzi izango ditu: Oier Korta, Marikruz Alvarez, Gotzon Enbil, Jon Iraola, Kristina Vicente eta Xabier Garmendia.

EH Bilduren sei zinegotziak: Alex Oliden, Arritxu Iribar, Josu Arrieta, Jone Mugerza, Joseba Azpiazu eta Nerea Eizagirre.

PSE-EEren zinegotzia: Arritxu Marañon.