Inda-Mendi Aralararrera joango da igande honetan

Baleike 2015ko mai. 25a, 10:58

Inda-Mendi bazkunak beste txango bat prestatu du igande honetarako. Honako honetan Aralar aldera joateko asmoa dute.

Guardetxean emango diote hasiera ibilbideari. Pardarri eta Ganbo tontorrak igo ondoren, Larraitzera jaitsiko dira. Autobusa goizeko 7:30ean aterako da moilako geltokitik. Izenak goiko estankoan (943860357) emango dira ostiral eguerdia baino lehen. Helduek 12 euro ordainduko dituzte eta umeek 6 euro.