Emakumezko trainerilak Gipuzkoako txapelketa eta Gipuzkoako liga irabazi ditu

Baleike 2015ko mai. 25a, 10:51

Zumaiako emakumezkoen trainerilak bi garaipen erdietsi ditu asteburu honetan. Kike Manterolak prestatutako neskak Gipuzkoako txapeldun izendatu dira igande honetan Mutrikun jokatutako estropadan. Larunbatean, berriz, Gipuzkoako Ligaren txapeldun izendatu ziren.

Alde handiarekin lortu dute Zumaiakoek garaipena, bigarren sailkatutako San Juani 21 segunduko aldea atera dio eta.

Denborak

1. Zumaia: 16:02,47

2. San Juan: 16:23,81

3. Orio: 16:27,19

4. Hibaika: 17:08,86

Larunbatean Gipuzkoako trainerila ligako zortzigarren jardunaldia jokatu zen Mutrikun bertan, eta han ere ez zuten Zumaiakoek aurkaririk izan. Lehenak izan ziren (16:24,21), bigarren San Juan (16:16,10) izan zen eta Zumaia B ontzia bosgarren izan zen. Zortzi estropada hauen ondoren, Zumaia A da Ligako irabazlea 81 punturekin. Bigarren Orio A izan da, hirugarren Hibaika B eta laugarren San Juan A. Zumaia B bosgarren sailkatu da.

Jubenilen A ontziak zazpigarren postuan amaitu du Liga, larunbatean seigarren izan ondoren. Zumaia B hamargarren izan da, baina kontutan hartu behar da estropada bakarra jokatu duela, lehena.