Udal hauteskundeak 2015

Parte hartzea nabarmen igo da Zumaian udal hauteskundeetan

Baleike 2015ko mai. 24a, 18:58

Zumaian nabarmen egin du gora herritarren parte hartzeak udal hauteskundeetan; 18:00etako datua da lau puntu eta erdi egin duela gora duela 2011rekin alderatuta.

Hautestontziak jaso eta botoak zenbatzeko oraindik beste ordubete pasa falta da, baina dagoeneko badaukagu lehen datu esanguratzeko. 18:00etarako zumaiarren %54,71k eman du botoa, 2011n baino %4,6 gehiago. Gipuzkoan parte hartzea %51,35ekoa izan da ordu berean.