Hautes mahaietan aldaketak

Baleike 2015ko mai. 18a, 19:42

Oikiarrek Oikiako Eskolan eman beharko dute botoa hemendik aurrera, eta Alai eta Aitzuri kaleko bizilagunek Herri Eskolako 6. sekzioan.

Datorren igandean, maiatzaren 24an, izango diren Udal eta Foru Hauteskundeetako mahai batean aldaketa egin behar izan ditu Udalak. Orain artean, Aita Mari, Alai, Aitzuri eta Oikiako botoa emateko eskubidea duten bizilagun guztiek Herri Eskolan jarri izan den mahai batean bozkatu izan dute. Mahaia handi bihurtzen ari zela eta aldaketak egin behar izan dira.

Igandetik aurrera, oikiar guztiek Oikiako Eskolan jarriko den hautes mahaian emango dute botoa. Eta lehen Herri Eskolako 6. sekzioan bozkatzen zuten Alai eta Aitzuri kaleko bizilagunek, orain 3. sekzioan eman beharko dute bozka.