Gurutze Gorriak Donostiako, Orioko eta Zumaiako hondartzetarako sorosleak hautatzeko probak egingo ditu asteburuan

Baleike 2015ko api. 30a, 13:14

Aurreko urteetan bezalaxe, Gurutze Gorriak aurten ere Donostian egingo ditu Donostiako, Orioko eta Zumaiako hondartzetan sorosle-lanak egiteko hautaketa-probak. Saioak ostiralean eta larunbatean egingo dira.

Ostiralean (maiatzaren 1a), proba teorikoak (apnea bat eta erreskate-sekuentzia bat) eta elkarrizketa pertsonala egingo dira. Horretarako, taldeak egingo dira, eta hainbat proba egingo dira egun osoan.

Larunbatean (maiatzaren 2a), proba fisikoa egingo da, 1.600 metro inguru igeri egin beharko dute eta ia 1.800 metro egin beharko dituzte korrika. Izangaiek igeri eginez joan beharko dute kaitik Santa Klara irlaraino, irlatik Ondarreta hondartzaraino, eta hortik korrika joan beharko dute Pico del Loro eremua gaindituz Kontxa hondartzan barrena Nautikoraino, berriro ere uretan sartu beharko dute eta kaira iritsi. Proba 09:30ean hasiko da Gurutze Gorriaren salbamendu-basean, Donostiako kaian.

Hautatze honetan parte hartu nahi dutenek honako dokumentazioa aurkeztu beharko dute:

-Aurkezpen-gutuna deitutako plazarako profila betetzea justifikatuz eta duen interesa esanaz. Lanpostua betetzeko libre dagoela jakin arazi beharko du.

-Kurrikuluma argazkiarekin eta postua betetzeko behar diren titulen kopiak aurkeztuz.

Dokumentazioa personal@cruzroja.es helbidera bidali beharko da gaurko 20:00ak baino lehen.

Informazio gehiago: Gurutze Gorriaren Facebookean