Zumaiako dantzariak izango dira ostiralean Oreretako Dantzari Txikien Egunean

Baleike 2015ko api. 27a, 19:53

Maiatzaren 1ean, Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolako dantzako ikasleek Errenteria-Oreretako Dantzari Txiki Egunean parte hartuko dute. 

Bertan Euskal Herriko herri ezberdinetako 500 dantzari gazte egongo dira; hala nola, Errenteria, Lezo, Iruñea, Urretxu, Hernani edo Tolosako taldeak, eta zumaiarrak ere bertan izango dira. Goizean desfilea izango da Errenteriako kaleetan zehar eta arratsaldean dantzaldia.