Zozkatu ditugu 'Erdibana' antzezlanerako sarrerak

Baleike 2015ko api. 23a, 12:19

Joxe Ramon Soroiz eta Iker Galartzak 'Erdibana' antzezlana ekarriko dute bihar Zumaiara (Aita Mari aretoan, 22:00etan). Kultura sailak emandako hiru lagunentzako bina sarrera zozkatu ditugu Baleikeko bazkideen artean.

Zozketa egin ondoren sarituak honakoak dira: Feli Uria, Marije Sorazu eta Luis Mari Osa. Bina sarrera jasoko dituzte bakoitzak. Aretoko leihatilan izango dituzue zuen zain.

Zorterik izan ez duzuenok gogoratu sarrerak aurrez salgai daudela turismo bulegoan, 9 euroan; 6 euroan Gazte Txartela eta Aita Mari lagun txartelarekin.