Ginea Conakryko dantza eta perkusio ikastaroa emango da asteburuan

Baleike 2015ko api. 22a, 11:09

Asteburu honetan, apirilaren 25 eta 26an, Ginea Conakryko dantza eta perkusio ikastaroak emango dira Torreberrin. 

Dantza ikastaroa Marie Tourek emango du, 10:00etatik 13:00etara. Bi egunetarako izena emanez gero, 55 eurokoa izango da matrikula; egun batekoa izanda, 30 euro.

Perkusioko ikastaroa, berriz, Abou Tanaka Camara 'Cobra'-k emango du, 16:00etatik 18:00etara. Bi eguneko matrikula 40 euro izango da eta egun bakarrekoa 25 euro.

Ikastaro hauetan parte hartu nahi dutenek 672828605 telefonora deituta edo Marie Toure-ren Facebook bidez eman ahal izango dituzte izenak. Plazak mugatuak dira.