'Erdibana' antzezlanerako sarrerak zozkatuko ditugu bazkideen artean

Baleike 2015ko api. 21a, 10:46

Ostiral honetan 'Erdibana' izeneko antzezlana izango da Aita Mari zinean (22:00etan). Jose Ramon Soroiz eta Iker Galartza aktore lanetan dituen lan honetarako Udal kultura sailak emandako sarrerak zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean.

Zozketan parte hartzeko mezu bat bidali beharko duzue aldizkaria@baleike.eus helbidera. Izenak ostegun egueran aterako ditugu. Gogoratu zozketa hau bazkideei bakarrik dagoela zuzenduta.

Antzezlanaren sinopsia:

Urte gehiegi dituen ama bat, enbolia bat, gripe bat eta hiltzeko batere gogorik ez; 50 urte inguruko seme bat, hondoratzen ari den enpresa baten jabe eta urruntzen ari den erretiroa; 42 urteko beste seme bat, ama zaindu, bainatu, orraztu eta ia hil egiten duena; libreta asko eta aurrezki gutxi; "oraintxe bertan" saldu behar den etxe bat; eta gau amaiezin bat, sekretu aitorrezinez betea, azkenean argitara agertu eta funtzioko aitorpenik gordinena eragingo badute ere: "Juan, uste dut ama ez dudala maite", esaten dio Carlosek anaiari. "Ba, aizu, sendatzen bada...", erantzuten dio Juanek.