Txiribuelta elkartearen tailer irekiak eta bazkidetza kanpaina

Baleike 2015ko api. 20a, 21:01

Txiribuelta elkarteak 0 eta 6 urte bitarteko haur eta gurasoei zuzendutako tailer irekiak antolatu ditu apirilaren 26rako.

Igandean, Maria eta Jose ikastetxean egingo dira ekintzak. 0-2 urte bitarteko haurrentzako 'Altxorraren kutxa' jolasa izango da (familiek lasai hitz egiteko giro eta tokia izango dute); 2-4 urte bitartekoentzat eskulanak eta zirkuitoa izango dira eta 4-6 urte bitartekoentzat jolasak eta dantzak. Tailer hauek 11:00etatik 13:00etara bitartean izango dira.

Bide batez, Txiribuelta elkarteak bazkidetza kanpaina abian jarriko du. Zalantzarik izanez gero galderak luzatu eta elkarteko kideak ezagutu ahal izango dira goiz horretan.