Palazko eta eskuzko pilota txapelketak abian jarriko dira

Baleike 2015ko api. 20a, 20:52

Aurtengo palazko eta eskuzko pilota txapelketak hastekoak dira. Astearte honetan bertan jokatuko dira palazko lehen partidak Odietan

Palazko II. txapelketa honetan 30 pilotarik hartuko dute parte, 4 taldetan banatuta. Ligaxkako fasea astearte honetan (apirilak 21ean) hasiko da eta maiatzaren 14ean amaituko da. Talde bakoitzeko lehen lau pilotariek osatuko dute bigarren fasea. Hau da, 16 pilotari pasako dira bigarren fasera. Ondoren final-zortzirenak, final-laurdenak eta finalaurrekoak jokatuko dira. Finala ekainaren 27an jokatuko dela aurreikusten da.

Aurten ez da izango emakumezkoen pala txapelketarik. Antolakuntzatik jakitera eman denez, bi bikotek besterik ez dute izena eman eta, beraz, iaz hasitako ekimenak ez dute aurten jarraituko.

Eskusko XVII pilota txapelketa herrikoia maiatzaren 15ean hasiko da eta bertan hamabi pilotarik hartuko dute parte, sei bikotetan banatuta. Ligaxka ekainaren 12ra bitartean jokatuko da eta lehen lau bikoteak pasako dira finalaurrekoetara. Finala ekainaren 26an jokatuko da.

Jaialdiak Odieta pilotalekuan burutuko dira arratsaldeko 18:00etatik aurrera eguraldia lagun, eta bestela berriz Herri Eskolako frontoi estalian.