Gutuna: Lehenengo eta bigarren mailako kirolak

Ane Galarraga 2015ko api. 15a, 11:07

Beti euki det argi kirol batzuk beste batzuk baino “garrantzitsuo” diala eta kirol eta kirolari batzuk beste batzuk baino “merito” geyo dakela, askotan garrantzi hau gainea, ez dator bat kirol hori praktikatzia suposatzen dun esfortzu eta sakrifizioarekin.

Igande hontan San Telmoko bandera igoeran ikusitakua eta geo argi eta garbi dakat herri edo udaletxe hontako omenaldi eta errespetua nahi badet kirolez aldatu biharko detela. Honekin ez det esan nahi nei omenaldi bat iteko, ze zorionez badakit kirol munduan nun daon nere lekua eta ez da Justako balkoian, baina bai Zumaian dazkaun kirolari puntakoenai kasu pixkat geio iteko. Munduko zesta-puntista onenetakuak, zumaiarrak, (ta gainea aurten erretirauta) ze aukera polita  omenaldi bat iteko,  eskubaloiko mutilak txapeldun ta gainea mailaz igota, (oker ez banao baten bat  Espainiako selekzioan) piraguistak mundialian, surf eta bodyboard-ian e ez gea atzian gelditzen, ta errematatzeko guain zumaiar bat futbol izar bihurtzeko bidian. Barkamena lista hontan ez zaudeten danai baino ez baezue zuen buruan propaganda iten jai dakazue!

Ezin det hitzegin kirola iten duten danan ordez baina seguru nao honako hau esaten badet kirolari asko eta asko nere hitzekin bat etorriko diala. Herri hontan arraunaz gain kirol geio dazkaula eta jende askok merezi dula errespeto pixkat, zuek merezi zenuen bezela kontxa irabazi zenuten egunian. Baina Gipuzkoako txapelketa bat? Dazkaun kirolariak eukita? Hola baldin bada azkenian nik e omenldi bat mereziko det eta nik bezela zumaian kirola iten deun danak.

Ane Galarraga