Santelmoak 2015

Haur danborradako argazki lehiaketa antolatu du Jakintza Berri elkarteak

Baleike 2015ko api. 8a, 12:16

Haurren danborrada antolatzen duen Jakintza Berri elkarteak ekitaldi horrekin lotutako argazki lehiaketa antolatu du beste behin ere. Eguraldia lagun bada, haurren danborrada lehen igandeko eguerdian aterako da eta han ateratako argazkiak aurkeztuko dira lehiaketara.

Helduen eta haurren mailak izango dira. Parte hartzeko, argazkiak jakintzaberri@hotmail.com helbidera bidali beharko dira. Mezu bakoitzean argazki bana bidaliko da eta parte-hartzaile bakoitzak gehienez hiru argazkirekin hartuko du parte. Mezuan argazkiaren izenburua, egilearen izen-abizenak eta adina eta telefono zenbakiak jarriko dira. Lanak apirilaren 12tik 19ra bitartean aurkeztuko dira.

Haurrentza saria honakoa izango da: plaka, 30x45 zentimetroko argazki handitu bat eta 2SD argazki kamerarako txartela. Helduena, berriz: afaria bi lagunentzat Zalla tabernan, domina, 30x45 zentimetroko argazki handitua eta 2SD txartela. Parte hartzen duten argazki guztiekin erakusketa egingo da Alondegian.