Unax Yeregui eta Luken Aizpurua, zesta puntako Gipuzkoako txapeldun

Baleike 2015ko api. 1a, 08:43

Gipuzkoako zesta punta txapelketako finalak jokatu ziren igande honetan Mutrikun. Zumaiako jokalariak bi finaletara heldu ziren: alebinetan garaile atera ziren, ez horrela infantiletan.

Alebin mailan, Unax Yeregui eta Luken Aizpurua Gipuzkoako txapeldun izendatu ziren Mutrikuko Eñaut eta Alaini irabazi ondoren. 25-17 emaitzarekin amaitu zen norgehiagoka.

Infantiletan ez zen zorterik izan eta Joseba Agirrek eta Julen Lopezek 30-20 emaitzarekin galdu zuten Zuhaitz eta Aratz mutrikuarren aurka.