Trafiko istripua gertatu da Narrondon

Baleike 2015ko mar. 31a, 18:31
Txikituta gelditu da kotxearen aurrealdea. Argazkia: Whatsapp bidez

Gaur arratsaldean, 17:00ak aldera, trafiko istripua gertatu da Narrondon.

Kotxe batek eta kamioi batek aurrez aurre jo dute elkar. Istripuaren ondorioz auto ilara sortu dira. 20 urteko azpeitiarra da Citroen Saxo markako kotxeko gidaria. Kotxean harrapatuta gelditu da eta su-hiltzaileen laguntza behar izan da barrutik ateratzeko. Ospitalera eraman dute anbulantzian.

*Argazkia whatsapp bidez iritsi zaigu. Egilea nor den jakiten saiatu gara, baina ez dugu lortu. Gustura sinatuko genuke bere izenarekin, egiletza aitortzeko. Gurekin jar daiteke harremanetan, aldizkaria@baleike.eus helbidean edo 696872527 telefonoan.