San Juan Egoitza Kabiari eskualdatzeko oniritzia jaso da

Baleike 2015ko mar. 30a, 16:57

Gipuzkoako Batzar Nagusietako Osoko Bilkurak behin betiko ikus onespena eman dio gaur Elgoibar, Azkoitia, Villabona eta Zumaiako udal egoitzak Kabia foru erakundeari eskualdatzeko proiektuari. Modu horretan, beharrezkoa zen azken izapidea egin da Gipuzkoako Foru Aldundiak zentro horien kudeaketaz arduratzeko udal horiekin hitzarmena izenpetu dezan, 2008ko Gizarte Zerbitzuen Legeak xedatutakoaren arabera.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren albistegian irakurri dugu berria.