Summerfun eta Summerintensive, udala ingelesez disfrutatzeko udaleku irekiak

Maria eta Jose ikastetxea 2015ko mar. 30a, 11:28

Ekainaren 30etik uztailaren 24a bitartean,  ingelesez disfrutatzeko aukera paregabea izango dute herriko haur eta gazteek.  M&J Ikastetxeko Guraso Elkarteak antolatutako eta herriko haur eta gazte guztiei irekitako udaleku hauetarako, Tekinskool-ekin kontatuko da. M&J Ikastetxeko instalakuntzak erabiliko dituzte beraien ekintzak aurrera eramateko. Haurren adinaren arabera gainera, bi aukera izango dira, Summerfun edo Summerintensive.

3 urtetik 11 urte bitarteko haurrek, astero gai bat lantzeko aukera izango dute, ingurua ezagutuz, eskulan, jolas eta abestiak eginez. Gela barruan teknologia berriak erabiltzeko aukera ere izango dute eta landuko diren gaiekin irudimena aktibatuko dute ideia eta galdera berriak sortuz. Astero egingo diren aurkezpenek, ingelera ikasi eta hobetzeko aukera paregabea emango diete haurrei, ikusle izatetik, protagonista izatera pasaz.

12 urtetik gorakoentzat berriz, Summerintensive izango da abian. Ingelerari bultzada emateko aukera izango dute gazteek eta baita uztailaren bukaeran egingo diren PET eta First-eko azterketak prestatzeko aukera  ere. Guzti hau, ordenagailuz lagundurik gainera. Irakurketa, idazkera, entzumena eta mintzamena lantzeko metodologia berritzaileak erabiliko dira. Honetaz gain, proiektu ezberdinak landuko dituzte elkarlanean, gelan aurkeztu ahal izateko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, www.tekinskool.com eta www.mariatajose.eus web orrietan izango duzue edo baita 692 510 142 telefonora deituz ere. Izenematea berriz, maiatzaren 15 arte izango da irekia.