'Zaborra ala altxorra' berrerabilpen tailerra antolatu du Algorrik

Algorri Interpretazio Zentroa 2015ko mar. 28a, 10:58

Datorren apirilaren 11ean (larunbata) 8-14 urte bitarteko haurrei zuzendutako doako tailerrak burutuko dira Algorri Interpretazio Zentroan. Ekintza goizeko 11:00etan hasi da eta eguerdiko 13:00etan amaituko da. Aurrez izena eman behar da.

Etxetik ekarritako hainbat materialekin eskulanak egingo ditugu. Era honetan etxeko hainbat produktuen bizitza luzatu, berrerabilpena sustatu eta hondakinen sorrera murriztuko dugu. Eta guzti hau era ludiko eta dibertigarri batean.

Berrerabilpen tailerra garatzeko haurrek etxetik honako materialak ekar ditzakete (ahal den neurrian):

-Esne edo zumo tetra brick ontzi hutsa eta garbitua.
-Yogur ontzi hutsa eta garbitua.
-Komuneko paperaren kartoiak.
-Plastikozko ur botila hutsa.
-Gustoko argazkiak.
-Beirazko pote hutsak eta garbituak.
-Kartoizko arrautza-ontziak.
-Arropa ez zikintzeko mantala ekartzea gomendatzen da.

Izen-ematea:
Berrerabilpen tailerrean parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea zentrora bertaratuz, email bat idatziz edota telefonora deituz:
Helbidea: Juan Belmonte 21. 20750 Zumaia
Posta elektronikoa: info@algorri.eu
Telefonoa: 943 143100
Anima zaitezte eta parte hartu!!