Joera berria, negozio berriak, enplegu berriak

Urola Kostako Udal Elkartea 2015ko mar. 23a, 20:10

Urola Kostako Udal Elkartea prospekzio azterketa bat egin du “enplegu gune” berriak identifikatzeko, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismo Departamentuak finantzatutako “Enplegua sustatzeko tokian tokiko dinamizazio endogenorako” programaren barnean.

Proiektuaren helburu da eskualdean lanpostu berriak sortzeko gaitasuna izan dezaketen enplegu gune berriak detektatzea. Horretarako, 3 sektore estrategiko hauen beharrak aztertzen ari gara: turismo eta zerbitzuen sektorea, ingurumen sektorea eta hirugarren adineko kolektiboaren sektorea. Sektore horien etorkizuneko joerak eta arrakasta izan duten kasuak identifikatu eta aztertzen ari gara.

Orain sektore horietako enpresa eta eragileekin elkartzeko unea da, proiektua aurkeztu, egin dugun diagnostikoa kontrastatu eta identifikatu ditugun joera eta aukerak elkarrekin aztertzeko.

Datozen asteotan ondoren zehazten diren topaketak egingo ditugu, Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan.

Ingurumen iraunkorraren sektoreko topaketa

Eguna: martxoak 30, 11:00etan

Lekua: Zarautzen, Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan

Nori zuzendua: Ingurumen arloko erakundeak eta ingurumen iraunkorraren inguruan lan egiten duten edo egin nahi duten enpresei

Turismo sektorea: bigarren topaketa

Eguna: apirilak 15, 09:30ean

Lekua: Zarautzen, Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan

Nori zuzendua: Turismo arloko erakundeak eta turismo arloan lan egiten duten enpresak (garraio enpresa, ostatu, jatetxe, kanpinak, bidai agentziak, elikadura sektoreko enpresak...)

Hirugarren adinarentzako arreta eta laguntza zerbitzuen sektoreko topaketa

Eguna: apirilak 22, 11:00etan

Lekua: Zarautzen, Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan

Nori zuzendua: 3. adinarekin lan egiten duten erakundeak eta 3. adinaren arloan lan egiten duten enpresak edo egin nahi duten enpresek.