Artadiko babesgunean ehiza debekatuko dela salatu du Anade elkarteak

Baleike 2015ko mar. 11a, 12:13

Herrian ehizarako espazioa are eta gehiago murriztuko dela salatu du Anadek Diario Vascon argitaratutako gutunean. Udal Gobernuak erantzun du esanez Artadin gune bat babestea alderdi guztiek aho batez onartu zutela Urolako Itsasadarraren Plan Estrategikoarekin batera.

Ehizarako guneak gehiago mugatzearekin ez daude ados herriko ehiztariak, eta Anade elkarteak sinatutako gutun baten bidez adierazi dute beraien jarrera DVn. Astelehenean bilera izan zen Zumaiako udaletxean, bertan parte hartu zutelarik Anadek, Ehiza Federazioak, Aldundiak eta Udalak.

Zumaiako Udalak Urolaren Itsasadarraren Plan Estrategikoaren barruan jasotzen da Artadin eremu bat babestuko dela eta oinezkoentzat ibilbide bat atonduko dela. Ehiztariak ez daude konforme, lehendik ere Geoparkearekin eta biotopo babestuarekin ehizarako espazioa nahikoa mugatua dutelako.

Hemen irakur ditzakezue ehiztarien gutuna eta Udal Gobernuaren erantzuna:

Anade Elkartearen gutuna

Udal Gobernuaren erantzuna.