SPRIren diru-laguntza deialdiak enpresentzat

Urola Kostako Udal Elkartea 2015ko mar. 10a, 16:11

SPRIk hainbat diru-laguntza deialdi egingo ditu 2015ean enpresentzat. Hori dela eta, deialdi horiei buruzko informazioa emateko jardunaldia antolatu dugu eskualdeko enpresentzat (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaia). Jardunaldia izango da martxoaren 13an, 12:30ean, Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, Zarautz).

 

SPRIren diru-laguntza deialdiak lau eremutan banatuko dira:

-Teknologia eta berrikuntzarako diru-laguntzak
-Enpresak eta lehiakortasuna sustatzeko diru-laguntzak
-Nazioartekotzeko diru-laguntzak
-Arrisku kapitaleko edo finantzaketarako laguntzak

Aurrez izena eman behar da: enpresa@urolakosta.org edo 943 89 08 08 telefonoan