Lana bilatzen laguntzeko ikastaroa antolatu du Udal Elkarteak

Urola Kostako Udal Elkartea 2015ko mar. 10a, 16:09

Datorren ostiralean autoezagutza ikastaroa eskainiko dugu Enplegu Zentroan. Lana bilatzen laguntzeko hainbat ikastaro eskaintzen ditugu Enplegu Zentroan eta, oraingoan, landuko dugu lan-bilaketa prozesuan norberak bere burua ezagutzeak eta bere buruan sinesteak duen garrantzia.

Bakoitzak dituen indar-guneak eta ahuleziak identifikatzen lagunduko da, eta, era berean, lan merkatuan dauden oztopoak eta aukerak aztertuko dira. Horrela, egoeraz hausnarketa egin, eta trabak gainditzeko neurriak hartzeko lehenengo pausuak emango dira.

Eguna: martxoak 13
Ordutegia: 9:30-12:30
Hizkuntza: gaztelania
Plazak: 7
%100ean diruz lagunduta

Lekua: Urola Kostako Udal Elkarteko Enplegu Zentroa (Urdaneta bidea 6, 20800 Zarautz)
Izen-ematea: lanpoltsa@urolakosta.org edo 943 89 08 08 telefonoan