Zortzi film laburreko emanaldia ostegunean

Baleike 2015ko mar. 3a, 10:08

Ostarrena taldeak eta Baleikek elkarlanean antolatuta, eta Korrika kulturalaren barruan, Laburbira 2015eko euskarazko zortzi film labur ikusteko aukera izango dugu ostegunean. Baleikeko bazkideentzat sarrera doan izango da.

Topaguneak bultzatutako zirkuitua da LABURBIRA, eta martxoaren 5ean izango da emanaldia, ostegunean, 22:00etan, Aita Mari zineman. Sarrera 2 €-koa izango da eta Baleikeko bazkideek doan sartu ahal izango dute, txartela erakutsita.

Ikusi ahal izango diren filmak: Laburbira2015