Hilabete Moreko egitaraua

Baleike 2015ko mar. 3a, 09:58

Hainbat ekitaldiz osatutako egitaraua osatu dute Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira. Hemen kontsulta dezakezue.

Martxoak 5

12:00etan Emakumearen Eguneko kartel lehiaketaren sari banaketa.
12:30ean Zumaiako Ikastetxeetako ikasleen aukeratutako marrazkiak erakusgai jarriko dira, Alondegiko
Oxford Aretoan. Horrez gain, Ludotekan emakume asmatzaileen inguruan egindako lanak ere jarriko
dira.

Martxoak 6

18:30ean “PALESTINAKO LURRALDE OKUPATURAKO BIDAIA” erakusketaren inaugurazioa, Alonde-
gian. Erakusgai egongo da martxoaren 6tik 22ra arte.
Sinopsia: 2013ko ekainean, Euskadiko emakumeen erakundeetako hainbat ordezkarik, UNRWA
Euskadiren eskutik (Ekialde Hurbilean dauden Palestinako Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentzia)
Palestinara bidaiatu zuten. Bertan, emakumeen erakundeak ezagutu zituzten, okupazioak zer nolako
inpaktua duen emakumeen bizitzan ezagutu, UNRWAren “Berdintasuna martxan” izeneko programaren
nondik norakoak ezagutu eta bukatzeko, emakumearen ahalduntze ekonomikoan, parte-hartze
politikoan eta genero-indarkeriaren inguruan erabiltzen dituzten estrategiak partekatu zituzten. Bidaia
honen fruitua euskal erakundeen eta erakunde Pakistandarren artean osatutako Sare Solidarioa izan da.

22:00etan Alondegiko Oxford aretoan, “ATSOAK DANTZAN” antzerkia.
Hizkuntza: euskaraz. DOAN.
Sinopsia: Zahar-etxetik ihes egin duten bi adineko emakume herriz herri eta kalez kale dabiltza,
txundituta bezala, alde batetik bestera, bietako bat gurpildun aulkian. Egoitzako zaintzaileak haien bila
dabiltza, baina amonek dagoeneko hartu dute erabakia; beraiek ez dira bazterrean uzten den trastezahar horietako bat, badituzte oraindik bete gabeko agintzari eta ametsik, eta hori guztia betetzeko
ordua iritsi delakoan daude.
Itxuraz makalak dira, baina joaten diren leku guztietan sortzen dute nahasmena, aske sentitzearen
ondorioz euforiko daude eta beren adinerako pentsaezinak diren balentriak egingo dituzte mundu
guztiaren aurrean. Autonomoak izan nahi duten arren, ezinbestekoa dute laguntasuna, publikoaren
beharra eta ikusleen konplizitatea bilatuko dute beraien azken dantzarako.

Martxoak 7

19:00etan Herriko kaleetan zehar, BERTSO-TRIKIPOTEOA herriko trikitilariekin, eta Maddalen
Arzallus eta Maialen Velarde bertsolariekin. Elkargunea: Beheko plaza.
22:00etan Afari Feminista Gaztetxean, Zumaiako emakume guztientzat. 4 euro ordaindu beharko dira.
Aldez aurretik asistentzia baieztatzea eskatzen da: zumaiamorea@hotmail.com.

Martxoak 8

12:00etan Magnoliopean kontzentrazioa herriko mugimendu feministak deituta.
12:15ean Zumaiako Berdintasun Foroak MARTXOAK 8 plaza inauguratzeko ESKAERA ofiziala egingo
dio Udalari (Alondegi aurreko plazan).
12:30ean “Lañe” taldearen perkusio emanaldia.
12:45ean Zumaiako afrikarren elkarteak antzerkia egingo du. Izenburua: “Historia de la familia Diouf”.
Bertan, emakumeen genitalen mozketaren gaia landuko dute. Hizkuntza: gaztelaniaz.
14:00etan luntxa, Alondegiko Oxford aretoan.
18:00etan mural margotzea Amaiako plazan, adin guztietarako. Herriko gazte feministen eskutik.

Martxoak 10

18:30ean Alondegiko Oxford aretoan “EMAKUMEAK KIROLEAN” mahai-ingurua. “Emakumeak
Plazan” dokumentalaren emanaldia, eta jarraian, Ainhoa Azurmendik gidatutako herriko hainbat
emakume kirolarirekin mahai-ingurua.
Hizkuntza: euskaraz.

Martxoak 12

22:00etan Zine-foruma, Aita Mari Zineman,“GLORIA” filma. Sinopsia: Gloriak 58 urte ditu, eta bakarrik dago. Bakardadeari aurre egiteko, egunak ekintzaz betetzen ditu, eta gauetan maitasunaren bila joaten da hainbat festatara. Festa horietan zentzu-gabeko erlazioetan murgiltzen da. Zoriontasun ahul hori Rodolfo ezagutzean amaitzen da.
Banandu berri den 65 urteko gizon hori Gloriarekin obsesionatu da. Biek erlazio bat hasi dute, baina konplikatu egiten da, Rodolfok bere seme-alabekiko eta emazte ohiarekiko duen dependentziagatik. Gloriak guztia ematen du, bere azken erlazioa izan daitekeela uste duelako, baina errealitate gogorrak begiak irekitzen dizkio. Horrela, bere burua indartzera behartua sentituko da, zahartzaroaren hasierari aurre egin ahal izateko.

Martxoak 18

18:30ean Alondegiko Oxford aretoan, “AUSKALO” antzerki-foruma, Maitasun erromantikoa eztabaidagai izateko.Hizkuntza: euskaraz. DOAN.
Sinopsia: “Ametsezko maitasuna” izeneko mekanika tailerreko bi langile eginkizun jakin batekin
agertuko dira eszenatokian: ametsezko maitasunaren makina abian jartzea, eta, horretarako,  beharrezkoak diren pieza guztiak muntatzea eta erregai gisa Maiteren eta Aitorren arteko bikote harremanaren une garrantzitsu bat erabiltzea. Ondoren, makina zergatik ez dabilen asmatu beharko dute, eta, horretarako, praktikak egiten ari diren pertsonen (hots, ikusleen) laguntza espezializatua beharko dute.

Oharra: Zumaiako Berdintasun Foroak aurten KORRIKAn parte hartuko du, martxoaren 22an, eta animatu nahi du herriko jendea bertan parte hartzera.