David Garcia Gil durangarrak eta Lourdes Colomo Artolak irabazi dute aurtengo Herri Lasterketa. Garciak 32:58ko denbora behar izan du gizonezkoen artean aurrena iristeko helnugara, Gillaume Roosset (33:21) baionarraren eta Ibon Bengoetxea lekeitiarraren aurretik. Emakumeen lasterketan, Lourdes Colomo zizurkildarra (39:58), Helene Alberdi bilbotarra (40:48) eta Irati Etxaburu zarauztarrarentzat (41:20), izan dira podiumeko hiru postuak.
Zumaiarren artean, Andoni Agirre (34:44) eta Arri Urbieta (43:50) izan dira azkarrenak.
5,6 kilometroko lasterketan, zumaiarren artean Xabier Elizalde (23:06) eta Elene Eizagirre (26:51) izan dira azkarrenak. Sailkapen nagusian, Unai Hernandez urretxuarra eta Nerea Amilibia aiarra nagusitu dira.
Patinen lasterketari dagokionez, aurten Zumaia eta Oikia artean joan-etorriko ibilbidea osatu dute parte-hartzaileek. Zorua bustia egon arren, ez dute aparteko arazorik izan. Sergio Uriarte izan da azkarrena 14,2 kilometroko ibilbidea osatzen (29:25), Oscar Fernandez eta Aitor Vacas herkideen aurretik. Emakumeen artean, Bego Huerta irundarra izan da onena (32:44), Nagore Montes donostiarra eta Olatz Iparragirre errenteriarraren aurretik. Zumaiarren artean, Joseba Beobide (33:58) eta Ana Egaña (41:20) izan dira onenak.
Patinen eta helduen lasterketen aurretik haurrek izan dute korrika egiteko aukera.