Zumaiako Ezker Abertzalearen doluminak

Zumaiako Ezker Abertzalea 2015ko ots. 18a, 13:27

Zumaiako Ezker Abertzaleak bere doluminak adierazi nahi ditu Baxakarteren heriotza dela eta. Militante nekaezina, abertzale eta borrokalaria, azkenerarte herria eta euskararekiko konpromisoa erakutsi duena.

Bizitzan zehar, sarri, konpromiso horrek errepresioaren sufrimendu gogorra pairatzea eragin dio. Tortura, ihesa eta espetxea ezagutu ditu, eta azkenaldian gaixo egon arren, Madrilen epaitua izateko mehatxua ez diote kendu.

Har ezak atseden Jexux, herri aske eta euskalduna lortzea izango duk egingo diagun omenaldirik onena.