Lan arriskuak prebenitzeko programan parte hartzeko lekua dago oraindik

Urola Kostako Udal Elkartea 2015ko ots. 4a, 10:16

Urola Kostako Udal Elkarteak 2015eko otsailak 10ean jarriko du martxan mikroPREBEN programa, Urola Kostako mikroenpresentzat. Izena emateko aukera dago oraindik.

Gutxienez pertsona bat kontratatua duen enpresak 31/1995 Legea bete egin behar du. Prebentzioa antolatzeko, ordea, aukera ezberdinak daude, Urola Kostako Udal Elkarteak mikroenpresen (10 langile arte) enpresaburuak prebentzioa kudeatu eta beregain hartzeko laguntza emango du, koste gehigarririk gabe.

Programa honetan, batetik, prestakuntza teorikoa eta praktikoa eskainiko da eta, bestetik, enpresa txikiei egokituta dokumentazioa garatzen lagundu da, ulerterraza eta aplikagarria.  Eskualdeko enpresentzat %100 finantzatuta dago(%50 Europako Gizarte Funtsak-FSE finantzatua)

Informazioa eta izen-ematea (otsailak 6 arte): 943 890808 edo enpresa@urolakosta.org (Rakel)