Hitzaldia antolatu du Gunek ostiralerako

Gune 2015ko urt. 22a, 12:08

Ostiralean, urtarrilak 23, Gune elkarteak solasaldi berri bat eskainiko du "Barnetasunerako hezi" zikloaren barruan.

Oraingoan JOSEAN MANZANOS izango da gonbidatua. "ZUGAN, UN PROYECTO EDUCATIVO GLOBAL Y SISTÉMICO PARA EDUCAR LA INTERIORIDAD EN NIÑOS Y JÓVENES" hitzaldia eskainiko du.

Gasteizen garatzen duten ZUGAN barnetasun proiektuko arduraduna da Josean, eta bere aurkezpenaren ondoren, solasaldirako tartea irekiko da.

Ohi bezala, saioa Foronda jauregian izango da 19:30etik 21:00etara.