Nola egin Komunitateko kide?

Baleike 2015ko urt. 22a, 12:14

Argibide erraz hauek jarraitu Komunitateko kide egin nahi baduzu.

Komunitateko kide egin nahi baduzu, egin klik goiko menuaren eskuinaldean dagoen "sartu" botoian. Twitter eta facebooken kontua baduzu, horiek erabilita automatikoki sortuko dizkizu kontua eta perfila Baleikeren komunitatean.

Lehendik erabiltzaile erregistratua bazara, pasahitza berria eskatu beharko duzu. Ondoren, osatu zure datuak. Komunitateko kide izateko zure izen-abizenak erabili, edo ordezkatzen duzun taldearena. Komunitatean identifikatutako pertsonak bakarrik onartuko dira.

Ez bazara erabiltzaile erregistratua, orduan egin eskaera. Datuak betetzean kontuan hartu Komunitateko kide izateko zure benetako datuak eman behar dituzula. Hala egin ezean, erabiltzaile moduan sar zaitezke baina ezingo dugu komunitatean parte hartu.

Zer egin dezaket Komunitateko kide egiten banaiz?

Artikulu landuak idatzi edo lerro bateko komentario azkarrak. Malgua da erabat, ez du zertan albiste bat izan behar. Izan daiteke proposamen bat, kalean ikusitako zerbaiti buruzko komentarioa, deialdia, zerbait interesgarria partekatzeko (nonbaiten irakurritako zerbait, bideo baten lotura...); argazkiak igo daitezke, taldeak edo elkarteak daukan agendaren berri eman... Egia esan, nahi denerako erabil daiteke. Errespetuz eta euskaraz idaztea dira muga bakarrak.

Gainera, komunitateko kide egiten bazara, blog txiki baten modukoa sortzen dizu, facebookeko hormaren antzeko zerbait. Hor gordeko dizkizu sortzen dituzun eduki guztiak.

Twitterren edo facebooken kontua badaukazu, haiekin lotu dezakezu eta Komunitatean argitaratutakoa kanpoko beste kontu horietan automatikoki argitaratu.

Webgune eta blog bat badaukazu, rss-aren bidez lotu dezakezu Komunitateko kontuarekin eta horrela zure webean publikatzen duzuna automatikoki argitaratuko da Komunitateko perfilean.

Erlazionatuak