BALEIKE.EUS
Maialen Velarde
Doinua: Norbere mundu intimo.
-1-
Nork ez zaitu irakurri
igandeko gosaritan
Nork ez zaitu begiratu
zain medikuan, dentistan
Nork ez du jakin-mina ase
mugikorraren argitan
euskeraz kontu kontari
herritarren istoritan
eta beste behin murgildu
nahi zenuke ur berritan
bide luzeak marraztu
daitezke pauso txikitan
-2-
Nahiz esan, balu, balego
balitz edota baleike
Begi bat itxi ohi duzu
edo lumak tintaz bete
sarean ere ez dago
iritzirik entzuteke
Jakin-minak hori dauka
beti gehiagoren eske
eta “baldintza” ez bada
orain arte izan neke
“baleike” “bada” bihurtzen
jarraitu zenezakete
-3-
Komunitatea edo
Tokikomen meritua
hitzen, teknologiaren
garai ezin gelditua
halere nork ez du inoiz
inguruan aditua
hitzak haizeak eraman
ditzakeela aipua
baina ea geratzen den
denboran zaharkitua
Baleikek eman baitie
merezi zuten lekua