Asteburuko futboleko emaitzak

Zumaiako Futbol Taldea 2015ko urt. 21a, 06:59

Bi talde nagusiak, mutilek zein neskek, galdu egin zuten asteburuan. Hemen dauzkazue joan den asteburuan Zumaiako Futbol Taldeko taldeek lortutako emaitzak.

Gizonezkoen preferenteak Beasainen 2-0 galdu zuen eta emakumezkoen erregionalak etxean 0-3 Mutrikuren aurka. Jubenilak berdinketarekin konformatu behar izan zuten Luberriren zelaian.

Ohorezko Kadeteak beste garaipen bat lortu zuen Ondarroan, 0-2, denboraldiko hamabigarrena. Eta Lehen mailako gizonezkoen kadeteak 0-0 berdindu zuen Lagun Onakekin.

Emakumezkoen bigarren kadeteak garaipena ekarri zuen Hondarribiatik, 0-2; eta emakumezkoen infantila erraz nagusitu zen, 9-0, Oriokoren aurka. Gizonezkoen bi infantilak berdinketarekin konformatu behar izan zuten.