Janari bilketa ari da egiten Darahli elkartea

Darahli Elkartea 2015ko urt. 21a, 07:02

Ostirala arte eskoletan bilduko dute janaria eta larunbatean Eroski eta DIA saltokietan. Bildutako janaria Tindoufeko errefuxiatuen kanpalekuetan bizi diren sahararrei eramango zaie, Euskal Karabanaren bitartez.

Bildu nahi diren produktuak: atun eta sardina latak, azukrea, konpresak, lekaleak, pasta, dilistak, arroza eta sendagaiak (kadukatu gabeak).

Larunbatean goiz eta arratsaldez jarriko dute mahaia aipatutako bi saltokietan.