Gurasoentzat hezkuntzaren inguruko tertuliak antolatu ditu Herri Eskolak

Zumaiako Herri Eskola 2015ko urt. 21a, 07:00

Zumaiko Herri Eskolak hezkuntza inguruko tertuliak jarri ditu martxan eskolako gurasoei irekita. Urtarrilaren 27an izango da lehen saioa, Arauak eta mugak izenburuarekin.

Gure seme-alaben zoriontasuna eta arrakasta lortzeko bidean helduok beraiekin ditugun harremanek egundoko garrantzia eta eragina dutela jabetuz 2014-15 ikasturtean 2, 3, 4 eta 5 urteko ikasleen gurasoentzat heziketa inguruko tertuliak antolatu ditugu. Bertan, gai desberdinen inguruan adituen iritziak eta esperientziak partekatuko ditugu eta norberaren formazioa eta ideiak argitzeko aukera izango dugu.

Tertulia hauek ikasturtean zehar txertatu dira eta jada horietako lehenengo biak erantzun bikainarekin gauzatu dira. Urriaren 21ean “nola lortu seme-alaben zoriontasuna?” eta abenduaren 2an “maitasuna eta autonomiaren arteko oreka” izenburupean 25-30 gurasok hartu zuten parte lehen tertulia horietan. Ondorengo datak eta gaiak honakoak izango dira:

-“Arauak eta mugak” urtarrilaren 27an
-“Nola garatu autoestimoa eta ziurtasuna” otsailaren 24an
-“Osasuna: elikadura, loa...” apirilaren 28an
-“Nola piztu jakinmina” maiatzaren 26an

Heziketa Tertulia hauen helburu nagusiak honakoak dira:
Heziketa gaien inguruan hitz egin eta partekatzeko gune atsegin bat sortzea.
Gure seme-alabekin erlazionatzeko estiloaz eta honek duen eraginaz jabetzea.