Bigarren eskuko azoka egingo da asteburuan

Baleike 2015ko urt. 16a, 19:50

Bigarren eskuko produktuen azoka antolatu du astebururako Algorri Interpretazio Zentroak Oxford aretoan. Gaur dena prest utzi dute bihar goizeko 10:00etan ateak irekitzeko. Guztira, 1.575 produktu egongo dira salgai. Azoka 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara egongo da zabalik, larunbat eta igandean.