Asteazkenean bilduko da Berdintasun Foroa

Baleike 2015ko urt. 12a, 15:46

Berdintasun Foroak bere ohiko jarduerari ekingo dio Gabonen ostean, eta asteazkenean 18:00etan Alondegian bilduko da. Bilerak irekiak izan ohi dira, eta interesa duen orok har dezake parte bertan. Oraingo bileran, besteak beste, onartu berri den II. Berdintasun Planaren zabalkundea nola egin izango dute hizketagai. Horretaz gain, oraindik denbora badago ere, Martxoaren 8aren harira egin nahi denaz ere arituko dira.

Izen emateko azken aukera

Bihar emango zaio hasiera Jabetze Eskolak antolatutako Autoconocimiento para el cambio: autoestima y empoderamiento ikastaroa (gazteleraz), Pepa Bojo psikologoak zuzenduta, eta gaur da azken eguna izena emateko. Ikastaroa urtarrilaren 13, 20, 27 eta martxoaren 3, 10 eta 17an izango da, 18:00etatik 20:00etara Brankan. Hamar euro ordaindu beharko dute parte hartu nahi dutenek.

Izena Berdintasun Sailean eman behar da: berdintasuna@zumaia.eus edota 943 861056 telefonoan.