Guraso eskolan izena eman daiteke, urtarrilaren 23ra arte

Baleike 2015ko urt. 12a, 15:42

Aurtengorako ere antolatu dira Guraso Eskolak. Ohi bezala, bi talde osatzea da helburua: bata 6 eta 12 urte bitarteko haurren gurasoekin eta bigarrena, 12 eta 18 urte bitarteko gaztetxoenekin. Izen ematea ikastetxeen bidez egin beharko da. Haur eta gaztetxoek dagoeneko jasota dute etxera emateko esku-orria.Sei eta hamabi urte bitarteko haurren gurasoak

Ikastaro egunak: Otsailaren 5, 12, 19 eta 26 eta martxoaren 5 eta 12a

Ordua: 15:00etan edota 17:00etan (izen emaileek aukeratu behar dute beraientzat egokiena dena, eta gehienek aukeratutako orduan izango dira saioak)

Lekua: Branka

Prezioa: 20 euro (kutxabank: ES28 2095 5174 90 1060024873

*Izena emateko orriarekin batera, matrikula egin izanaren agiria aurkeztu behar da.

Hizkuntza: ikastaroa euskaraz izango da, baina nahiko izango da Euskara ulertzea. Partaide bakoitzak erosoago sentitzen den hizkuntzan hitz egin ahal izango du. Gainera, hala nahi duenak materiala ere gazteleraz jaso ahal izango du.

Landuko diren gaiak:

- Familia eta heziketa ereduak.

- Ezagutu ditzagun gure seme-alabak.

- Maitasun eta exijentziarekin heztea: Auto-estima eta garapena.

- Hezkuntza koherentzia.

- Berdinen arteko erlazioak.

- Bizitza familiarrean zehar ditugun atxikimendu mota desberdinak.

-Egunerokotasuneko ekintzen antolamendua.

Eskuorria jasiteko klikatu hemen.

 

Hamabi eta hemezortzi urte bitarteko haurren gurasoak

Ikastaro egunak: Otsailaren 5, 12, 19 eta 26 eta martxoaren 5 eta 12a.

Ordua: 19:00etatik 21:00etara.

Lekua: Branka.

Prezioa: 20 euro (kutxabank: ES28 2095 5174 90 1060024873.

*Izena emateko orriarekin batera, matrikula egin izanaren agiria aurkeztu behar da.

Hizkuntza: ikastaroa euskaraz izango da, baina nahiko izango da Euskara ulertzea. Partaide bakoitzak erosoago sentitzen den hizkuntzan hitz egin ahal izango du. Gainera, hala nahi duenak materiala ere gazteleraz jaso ahal izango du.

Landuko diren gaiak:

- Familia bizikidetza era sozialerako eremua, autoritatea eta heziketa ereduak.

- Nerabezaroa: ezaugarriak eta nerabeekin jokatzeko pautak.

- Maitasun eta exijentziarekin heztea: Auto-estima eta garapena.

- Berdinen arteko erlazioak.

- Familiaren jarrera drogen aurrean, 'zer egiten dugu gure seme-alaben kontsumoarekin?'.

- Bizitza ereduak eta arrisku jarrerak.

- Gatazken analisia eta negoziazioa.

Eskuorria jasiteko klikatu hemen.