BIDEOA: Darahli 2015 proiekturako 'crowdfunding' kanpaina

Baleike 2015ko urt. 12a, 15:07

Hiru urtetik behin, Zumaiako gazteek Saharako errefuxiatuen errealitatea bertatik bertara ezagutzeko aukera izaten dute Darahli elkartearen bidez. Aurtengo Aste Santuan egingo dute bidaia azken hiru urte hauetan sahararren alde lanean aritu diren 60 bat gaztek. Lankidetza proiektuak (eguzki plakak, LED argazkiak, eskola eta osasun materiala...) eta bidaia finantzatzen laguntzeko ongi-etorria da herritarren diru ekarpena. Bideo hau prestatu dute denon konpromisoa eskatzeko.

La Caixako kontu korronte hau dute diru ekarpenak egiteko: 21004248662100147895