Gordetako puntuak trukatzeko aukera emango du Zumaia Elkarteak

Baleike 2015ko urt. 8a, 12:27

Zumaia Elkarteko txartelarekin pilatutako puntuak trukatzeko aukera emango du merkatarien elkarteak aurreikusi duten 4.000 euroko aurrekontua osatu arte. Hemen elkartetik bidalitako oharra:

4000 €ko aurrekontua izango dugu eta gordetako puntuak kanjeatzeko aukera izango da. 2015 urtea hasita, 2014 urteko balantzea egitea tokatzen zaigu eta ez daukagu zalantzarik gero eta handiagoak garela. Ekintza ugari jarri ditugu martxan eta online munduan ere gero eta jarraitzaile gehiago ditugu. Gabonetako ekintzak bukatu eta gero: txekeak, Santo Tomas eguneko otarrak, erosketa esperientziak... Balantzea oso positiboa izan da.

Horregatik gure bezeroen leialtasuna saritu nahi dugu eta puntuak kanjeatzeko kanpaina martxan jartzen dugu urtarrileko aldapa gora errazteko. 4000 euroko aurrekontua izango dugu eta bezeroak beraien puntuak kanjeatzeko aukera izango dute.