Ehun urte bete ditu Isabel Urbina Aramendik

Baleike 2015ko urt. 7a, 13:01

Ederki hasi du Urbina Aramendi familiak urtea. Ama, amama eta birramona den Isabel Urbina Aramendik 100 urte bete zituen atzo, urtarrilaren 6an.

Data bereziak direla eta, urtarrilaren 5ean ekin zioten ospakizunei. Egun horretan bertan, Zumaiako Udaleko ordezkariak izan ziren Urbina eta bere familia bisitatzen. IƱaki Ostolaza alkateordea eta Pili Alberdi gizarte teknikaria izan ziren egun berezi horretan zoriondu eta oroigarritxo bat oparitzen.