Urtarrilaren 1etik aurrera Mugi txartela ezingo da turismo bulegoan kargatu

Baleike 2014ko abe. 29a, 12:17

Urte berriarekin batera, Mugi txartela kargatzeko zerbitzua eskaintzeari utziko dio turismo bulegoak. Eskaerak tramitatzeko zerbitzuari eutsiko dio.

Zumaian bost puntutan kargatu ahal izango da txartela: tren estazioan, posta zerbitzuan, Kutxabankeko bi bulegoetan eta Ikusmin-en.