Preso eta iheslariak etxeratzearen aldeko baraualdia ari dira egiten Kofradian

Baleike 2014ko abe. 23a, 13:27

Preso eta iheslarien etxeratzearen aldeko 24 orduko baraualdia ari dira egiten Zumaiako hainbat gazte, Ernai gazte erakundeak antolatutako Denak ala inor ez dinamikaren baitan. Kofradian elkartu dira, eta han igaroko dute egunaren tarte handiena. Baraualdiaz gain, poesia errezitaldia, espetxe martxa eta beste hainbat ekimenez osatutako egitaraua antolatu dute neguko oporraldirako. Ekimen guzti horien helburua da "gazteek preso eta iheslarien alde konpromisoak hartzea".

Baraualdiari dagokionez, gaur eguerdiko 12:00etan hasi dute, eta twitter bidez jarraipena egiteko asmoa dute (@ernaizumaia).