Bandak Gabonetako kortzertua eskainiko du bihar, Darahliren alde

Baleike 2014ko abe. 19a, 14:55

Bihar, 19:00etan, Gabonetako kontzertua eskainiko du Zumaiako Musika Bandak, Komentuan. Bildutako dirua urtero elkartasunezko proiektu batentzat izaten da, eta aurten Saharako errefuxiatuen alde lan egiten duen Darahli aukeratu dute. Kontzertuan bertan ezagutu ahal izango da Darahlik egiten duen lana.

Kontzerturako abesti oso ezagunak prestatu ditu Bandak, entzuleek ere parte hartzeko modukoa, ikuskizun atsegina izan dadin. Gainera, oraingoan, Txori Txiki Musika Eskolako Flysch Camerata ikasle taldearen kolaborazioa izango dute, Joxe Mari Azkue irakaslearen gidaritzapean.

Zumaiako Musika Bandak Gabon zoriontsuak opa nahi dizkie zumaiar guztiei, eta eskerrik beroenak eman urte osoan beren kontzertuak jarraitzen dituztenei.