Azken ordua: Beñat Lizeaga libre gelditu da

Baleike 2014ko abe. 16a, 12:30

Beñat Lizeaga gazte zumaiarra eta beste 11 gazteren kontrako akusazioa erretiratu du fiskalak  Madrilen Auzitegi Nazionalean egiten ari diren epaiketan. Gauzak horrela, Lizeaga libre gelditu da inolako kargurik gabe. Izaskun Goñi, Egoi Irisarri, Endika Perez, Imanol Beristain, Ikoitz Arrese, Irati Tobar, Saioa Zibiaur, Ainara Ladron, Aitziber Plazaola, Jazint Ramirez eta Xalbador Ramirez dira libre gelditu diren beste 11 gazteak.