Zumaian bizi diren afrikarren elkartea aurkeztuko da larunbatean

Baleike 2014ko abe. 10a, 12:23

Anitzen sarea sortzen ekimenaren barruan zenbait ekitaldi izango dira datozen asteetan. Horien artean Zumaian bizi diren afrikarren elkartearen aurkezpena dago. Ekitaldia larunbatean egingo da, 17:00etan, Torreberriko aterpean. Desfilea, dantzak egongo dira, eta amaieran Afrikako janarien dastaketa.

Egunotan egingo diren beste ekitaldiak honakoak izango dira:

Abenduak 16

17.30ean, Aniztasuna lantzeko ipuin kontaketa: 'Txanoak buruan eta ibili munduan'. Kontukantoi taldea. Alondegiko haur liburutegian. 4 urtetik gorakoentzat.

Abenduak 17

19:00etan 'Mamnou' (Debekatuta) dokumentala gaztelaniaz eta solasaldia amaieran. Malen Etxeak antolatuta.

Egiptoko gatazkari buruzko dokumentala da, eta amaieran, Amal Ramsis zuzendariak horren inguruan hitz egingo digu. Azalduko digu Egiptoko gatazka zein den, eta zerk bultzatu duen jendea kalera ateratzera. Horrez gain, esango digu “debekatuta” hitzak bizitzako zein alderdi desberdin azaldu ditzakeen.

Abenduak 18, Migratzaileen nazioarteko eguna

18:30ean, mahai ingurua: migrazio bizipenak. Zumaian, zer dakigu bizi garen 53 kulturei buruz? Badugu zertaz hitz egin! Alondegian, Oxford aretoan. Amaieran: arabiar janari eta edari dastaketa. Mahai inguruan, Zumaiara bizitzera etorritako hainbat herrialdetako zumaiarrek hitz egingo digu,eta aukera izango dugu euren migrazio bizipenak ezagutzeko: zerk bultzatuta etorri diren Zumaiara, nola sentitu diren, norekin duten harremana…