Maria eta Joseko Gabonetako jaialdia egingo da igandean

Baleike 2014ko abe. 10a, 12:01

Maria eta Jose ikastetxeko ikasle eta irakasleak ‘Gabonetako Jaialdia’ izango dute igandean, 17:00etan, ikastetxeko areto handian. Ekitaldian zehar ikastetxeko ikasle guztiek hartuko dute parte, haur hezkuntzako haur txikienetatik hasi eta DBHko ikasle gazteak barne. Gogoz eta ilusioz prestaturiko abesti, dantza, antzezpen eta Olentzero eta Erregeen etorreraz gozatzeko aukera izango da. Emanaldia bereziki ikastetxeko ikasleen gurasoei eskainiko zaie baina zumaiar guztiak ikuskizun honetara gonbidatuak daudela adierazi nahi dute.