Gipuzkoako Janari Bankorako janari bilketa egin da asteburu honeta Zumaiako Eroski supermerkatuetan. Erantzuna beste behin ere txalotzeko modukoa izan da eta hori dela-eta janari bilketako arduradunek eskerrak eman nahi dituzte herri osoak erakutsitako eskuzabaltasunagatik. Aipagarria da aurtengo bilketan iaz baino askoz janari gehiago bildu dela. Igoera %175ekoa izan da.